Politika
Bidaia instituzionala Mexikon
Erredakzioa
Bestalde, “Euskadi eraikitzen ari den nazio etorkizuna” aintzat hartu du Mexikoko Senatuak.
Albisteak (2)
“Euskal errealitate nazionala” defendatu du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak Mexikoko Senatuan. “Errealitate nazionalei kokapen egokiagoa bilatu behar die Espainiak oraindik”, adierazi du, Euskadi, Katalunia eta Galiziari erreferentzia eginez. Bestalde, autogobernuan aurrera egiteko “akordio irekia” eskatu du lehendakariak.
Mexikon egiten ari den bidaiaren laugarren egunean, Senatuko Kanpo Harremanetarako batzordean hitz egin du lehendakariak, Ganberako presidenteak saioa abiatu ondoren.
Espainiako Erresuma “errespetatzen” duela adierazi du Luis Miguel Barbosa Mexikoko Senatuko presidenteak, baina Euskadi “eraikitzen ari den nazio etorkizuna” aintzat hartu du.
Urkulluren hitzetan, “errealitate nazional” gisa “aintzat hartzea bilatzen ari da” Euskadi, estatus politiko berri baten bidez. Eskoziaren adibidea “erreferentea” dela esan du Jaurlaritzako buruzagiak. Eskoziako eta Erresuma Batuko gobernuen arteko “akordio politiko” batek “Europako bihotzean” independentziaz galdetzeko erreferenduma egiteko aukera eman zuela goraipatu du Urkulluk.
“ETAren terrorismoa betiko amaitu da” eta bakea lortzeko “aukera historikoa” dagoela azaldu du lehendakariak. Terrorismoaren amaieraren aurrean, Euskadiko egoeraren inguruan galdetu diote Mexikoko senatariek. Euskadiren eskarmentuaz ikasteko aukera planteatu du Senatuak.
"Autokritika"
ETAren terrorismoak “gizartearen haustura” sortu ez duela azpimarratu du Urkulluk, baina alderdi politikoen artean bai. EAJk terrorismoaren aurrean “urteak isilik eman” zituela onartu du lehendakariak, baina ETAren estrategiarekin sekula bat egin ez zuela erantsi du.
Jeltzaleek autokritika “askotan” egin dutela ziurtatu du Urkulluk. Zentzu horretan, iraganaren irakurketa kritikoa egitea eskatu die gainerako alderdi politikoei.
Bakearen Aldeko Koordinakundeak eta Bakea Orain elkarteak, esaterako, ETAren aurkako “herri mugimendua sustatzeko” egindako lana goraipatu du.
Hala ere, egiteko lan asko dagoela ohartarazi du lehendakariak: besteak beste, memorian eta egian sakondu, argitu gabeko atentatuak ikertu eta egindako kaltea onartzen duten ETAko presoak birgizarteratu behar dira, “espetxe politika malguago” batekin, baina “zigorgabetasun barik”.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa