Politika
EAE-ko aurrekontua
Erredakzioa
Bi aste lehenago, abenduaren 11n, osoko zuzenketak eztabaidatuko dituzte, eta orduan jakingo da aurrekontu proiektuak aurrera egingo duen ala Jaurlaritzak berria egin beharko duen.
Albisteak (3)
Eusko Legebiltzarrak abenduaren 23an onartuko du EAErako 2015eko aurrekontu proiektua, bihar hasiko den prozesuaren ostean EAJk alderdiren batekin akordioa lotzen badu.
Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta Finantza sailburuak bihar emango dio Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteari Jaurlaritzak atzo onartutako aurrekontu proiektua, 10.639 milioi euroko baliabideak aurreikusten dituena.
Legebiltzarreko Mahaiak taldeei helaraziko die proiektua, aztertzen has daitezen, zuzenketak aurkeztu ala ez erabakitze aldera.
Azaroaren 10ean eta 11n, Jaurlaritzako sailburuek batzordean egingo dute agerraldia Sail bakoitzari dagokion aurrekontua azaltzeko, eta azken egun horretan bertan argitaratuko da proiektua Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean.
Abenduaren 2an edo 3an zuzenketak aurkezteko epea amaituko da, eta 5ean onartuko ditu Mahaiak.
Hori horrela, abenduaren 11n, osoko zuzenketak eztabaidatuko dituzte, eta orduan jakingo da aurrekontu proiektuak aurrera egingo duen ala Jaurlaritzak berria egin beharko duen.
Proiektuak aurrera eginez gero, abenduaren 15ean eta 16an zuzenketa partzialak eztabaidatuko dituzte batzordeetan, eta 23an jaso dezake aurrekontu proiektuak behin betiko onarpena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa