Politika
Ebazpena
EITB. EUS
2013ko azaroan, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren aldeko omenaldi batean terrorismoa goratu zuelakoan epaitu dute Arraiz. Epaileak ez du halako deliturik ikusi eta kasua artxibatzea erabaki du.
Hasier Arraiz, EH Bilduko kideek babestua, deklaratzera joan zenean, otsailean. Argazkia: EFE
Hasier Arraiz Sortuko presidenteak terrorismorik ez zuela goratu ebatzi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, gaur kaleratu duen ebazpenean. 2013ko azaroan, Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko buruzagi ohien omenaldian egin zituen adierazpenak epaitu ditu. Ekitaldi hartan, ezker abertzalearen azken 35 urteotako ibilbidea ontzat eman zuen Arraizek.
Apirilean Instrukzio Auzitegiak ere atxibatu egin zuen auzia, baina Dignidad y Justiciak helegitea aurkeztu zuen, eta Auzitegi Nagusiak onartu. Hala, berriro epaitu dituzte Arraizen adierazpenak eta behin betiko artxibatzea ebatzi dute.
"Duela 35 urte ezker abertzaleak egindako hautua egokia izan zela uste dugu, orain inoiz baino gehiago. Geure akats eta guzti, izan ginena eta garena, egin duguna eta egiten ari garena aldarrikatzen dugu", esan zuen Arraizek.
Besteak beste, autoan, epaileak jaso du "kontuan hartu behar dela adierazpen horiek terrorismoaren bi biktimen omenaldian" egin zituela Arraizek. Halaber, Arraiz Sortuko presidentea dela eta Sortu legezko alderdi bat dela nabarmendu du epaileak: "bere estatutuetan helburu politikoak lortzeko indarkeria erabiltzea baztertzen duen alderdia", gaineratu du ebazpenean.
Ebazpenaren arabera, bestalde, Arraizen hitzak "anbiguoak" eta "ez oso egokiak" izan ziren, baina Arraizek berak hitzon inguruan egindako interpretazioa aintzat hartuta, epaileak uste du ezker abertzaleak 1978ko Konstituzioari duela 35 urte emandako ezetzari buruz ari zela Sortuko presidentea.
Fiskaltzak kasua artxibatzea eskatu zuela gogoratu du autoan epaileak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa