14:28

Politika

Estatutuaren 35. urteurrena

EAJk Euskadirentzako estatus berria eskatu du

Erredakzioa

Gernikako Estatutuaren 35. urteurrenean, Koldo Mediavilla jeltzaleak adierazi du EAJ ez dagoela 'ospakizunetarako'.

0:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Koldo Mediavilla EAJko Harreman Instituzionalen idazkariak Euskadirentzako estatus berria defendatu du. Horren iritziz, Gernikako Estatutua baldintza batzuen eraginpean dago, eta horiek estatutua euskal gizartearen beharretara egokitzea eragozten dute.

Gernikako Estatutuak 35 urte bete ditu gaur, eta, horren harira, adierazpen instituzionala egin du Koldo Mediavilla jeltzaleak EAJren Bilboko egoitzan.

Estatutua "lehen mailako tresna juridikoa" izan da eta horrek "ongizate sistema propioa eraikitzea", "erakunde solidoak eta kaudimendunak" izatea, "kalitatezko hezkuntza" edukitzea, "osasun unibertsala", gizarte laguntzak eta segurtasun "osoa" izatea ahalbideratu die euskal herritarrei.

Salatu duenez, "Gobernu intsumisoek 35 urte daramatzate Estatutua berariaz ez betetzen", eta oraindik ere Gobernuak Euskadiri hogeitik gora eskumen transferitu behar dizkiola nabarmendu du.

Mediavillak baieztatu du ez dutela Estatutua "hilda" dagoela esango, baina ez du uste hura egungo beharretara egokitzeko aukerarik dagoenik, "Estatutuak pairatu behar dituen baldintzak direla eta".

Buruzagi jeltzalearen esanetan, EAJ ez dago "ospakizunetarako", eta autogobernua "egunero ospatu behar da, Estatutua erabiltzen, gauzatzen eta berritzen eta ez, hori ez betez".

"Arazoa larria da eta geroz eta larriagoa da gainera. Bien bitartean, Espainiako Gobernuak dio Kataluniak hasitako bidea ez dela zuzena. Eta hauek dira galderak: ba al dago biderik? Posible al da autogobernuan aurrerapausoak ematea? Euskadirentzat haztea posible al da?", gaineratu du.

Horren iritziz, autogobernuan aurrera egitea posible da, baina horretarako "hiru konpromiso" bete behar dira: Euskadi aitortzea, erabakietan "muturrik ez sartzea", eta marko juridikoa aldatzeko euskal gizartearen borondatea kontuan hartuko dela onartzea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EAJ-PNV

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena