12:29

Politika

2015ko kontuak

PSEk 150 milioiko diru-partidak nahi ditu aurrekontuak babesteagatik

Erredakzioa

"Lehendakariari esan diot edozein itun lortzeko" lehentasun horiek aintzat hartu beharko dituela, eta "gutxienez 150 milioi eurotan zenbatu ditugu", esan du Mendiak.

0:35
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak 150 milioi eurotan zenbatu ditu EAEko 2015eko aurrekontuetan sartu nahi dituen diru-partidak, EAJk haien babesa nahi baldin badute.

Mendiak PSE-EEren Batzorde Nazionaleko hasierako hitzaldia egin du, iraileko Kongresuan berriztatze prozesua egin zutenetik lehenengoz egindako bilkuran.

Idazkari nagusiak ohartarazi duenez, PSE-EEk iaz EAJrekin sinatutako ituna bete du eta orain “eskuak aske” ditu “etorkizuna erabakitzeko”.

Mendiaren esanetan, lehendakariarekin eta EAJrekin azken egunotan egindako elkarrizketetan, bere lehentasunak jakinarazi dizkie: “Esan diegu gure kezka nagusia jendearen arazoak konpontzea dela, enplegua sustatzea, ekonomiari laguntzea, berrikuntzaren eta nazioartera zabaltzeko prozesuaren aldeko apustua egitea, behartsuenen babes soziala bermatzea, zerbitzu publikoei eustea, eta berritzea, eta elkartasuna areagotzea”.

“Lehendakariari esan diot sozialistekin edozein itun lortzeko lehentasun horiek aintzat hartu beharko dituela, eta gutxienez 150 milioi eurotan zenbatu ditugu”, zehaztu du Mendiak.

Hori dela eta, espero du datorren astean, Jaurlaritzak aurrekontuen proiektua aurkezten duenean, lehentasun horiek “jasotzea. Ezinbesteko baldintza da sozialistekin aurrekontuen gaineko negoziazioari ekiteko”.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena