Politika
Bake prozesua
Irlandako eta Jaurlaritzako ordezkariek lau gai nagusiren inguruan lan egitea adostu dute: biktimak, hezkuntza, gaztedia eta presoen gizarteratzea.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Irlandak biktimak, hezkuntza, gaztedia eta presoen gizarteratzea jorratuko dituzte elkarrekin, eta Europar Batasunaren Peace programak finantzatuko ditu proiektuak.
Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza idazkariak eta Pat Colgan Peace programaren arduradunak aurkeztu dituzte Ipar Irlandako eta Jaurlaritzako ordezkariek Bilbon egindako bileren ondorioak.
Ipar-irlandarrentzat beste eskualdeekin esperientziak trukatzea da helburua, eta horregatik jo dute Jaurlaritzarengana.
Colganek azaldu duenez, Peace programa Europar Batasunarekin, Irlandarekin eta Erresuma Batuarekin negoziatu dute, eta gero dirua Irlandak kudeatuko du. Hori horrela, Espainiako Estatuak ez du ezeren berririk.
Eusko Jaurlaritzarekin "esperientziak partekatzea" izango da helburua, eta "ez da diru askorik behar horretarako", adierazi du Colganek.
Egunotan Bilbon egin dituzten bileretan, lau arlotan jarri dute arreta berezia: biktimak, hezkuntza, gaztedia eta presoen gizarteratzea.
Akordio horretatik abiatuta, Jaurlaritzak eta Europar Batasunaren ordezkariek Peace programan sartuko dituzten proiektuak zehaztuko dituzte.
Fernandezek argi du ez dutela dirua biltzeko asmorik, helburua "kualitatiboa" delako: ikastea, eta "Euskadik Europarekin bat egin ahal izatea Ipar Irlandan egiten ari direnarekin".
Bi herrialdeen artean dauden aldeen harira, Colganek esan du Irlandan 40.000 preso izan zirela, eta biztanleriak bi herrialdeetan antzekoak direla; beraz, presoen gizarteratzea oso arazo larria izan da Irlandan.
"Ez dago formula magikorik", onartu du, "baina Irlandako preso ohiek lan itzela egin dute tokian tokiko komunitateetan bakea egonkortzen, adiskidetasunaren alde egiten, hemen elkarbizitza deitzen diozuen horretan".
Colganek gaineratu du Irlandan oraindik ez dagoela dena konponduta: "20 urte pasatu dira, eta asko egin dugu aurrera, bai erakundeak indartzen, bai ekonomian; baina badirudi ez dugula hitz egiteko lezioa ikasi, iragana aitortu, eta horretan bat egiten dugu Euskal Herriarekin".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa