07:21

Politika

Frankismoaren aurkako auzia

Argentinako Fiskaltzak frankismoko 15 goi-kargudun inputatu nahi ditu

Erredakzioa

Besteak beste, 1976. urteko martxoaren 3an Gasteizen bost langile hil zituzten polizien burua inputatzea eskatu dio fiskalak Maria Servini epaileari.

  • Maria Servini epailea. EiTB

    Maria Servini epailea. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ramiro Gonzalez fiskal argentinarrak frankismo garaiko 15 ministro eta polizia inputatzea eskatu dio Maria Serviniri, Espainiako diktaduraren garaian egindako krimenak argitzeko prozedura penala abiatu duen epaileari.

Hain zuzen ere, hauek dira Fiskaltzak deklaratzera deitu nahi dituen ministro ohiak: Antonio Carro Martinez Presidentzia ministro ohia, Licinio de la Fuente presidenteorde eta Lan ministro ohia, Antonio Barrera presidenteorde eta Ogasun ministro ohia (irailean hil zen) eta Jose Maria Sanchez Ventura Pascual Presidentzia ministro ohia.

Horiekin batera, Jesus Quintana Saracibar, 1976. urteko martxoaren 3an Gasteizen bost langile hil zituzten polizien burua; Carlos Rey Gonzalez, Salvador Puig Antich anarkistari heriotza zigorra ezarri zion Gerra Kontseiluko kidea; Antonio Troncoso de Castro epaile militar ohia eta Jesus Gonzalez Reglero, Ricardo Algar Barron, Felix Criado Sanz, Pascual Honrado de la Fuente, Jesus Martinez Torres, Benjamin Solsona Cortes eta Atilano del Valle Oter polizia ohiak ere inputatu nahi ditu Ministerio Publikoak.

Gonzalezek homizidioak, torturak, desagertzeak eta umeak bahitzea egotzi die, eta Espainiara joan dadila eskatu dio Servini epaileari, espetxe frankistak, hobi komunak eta kontzentrazio-esparruak bisitatzeko.

Epailea Juan Antonio Gonzalez Pacheo poliziaburu ohia eta Jesus Muñecas Aguilar Guardia Zibilaren kapitan ohia estraditatzen saiatu zen, baina Espainiako Estatuak ezezkoa eman zion.

Azken asteetan, NBEk kritika gogorrak egin dizkio Espainiari, frankismoaren garaiko krimenak ez ikertzeagatik eta biktimei kalte-ordainak ez emateagatik.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena