21:54

Politika

Interpol

Liechtensteingo epaile bat Pujol ikertzen ari da dirua zuritzeagatik

Erredakzioa

Generalitateko presidente ohia ikertzen ari den Liechtensteingo epaileak Pujolen aurrekarien inguruko informazioa eta zabalik dituen auzien berri emateko eskatu dio Espainiako Justiziari.

  • Jordi Pujol (CiU) Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB

    Jordi Pujol (CiU) Generalitateko presidente ohia. Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Liechtensteingo epaile bat Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia (CiU) dirua zuritzeagatik ikertzen ari da. Aurrekarien inguruko informazioa eta zabalik dituen auzien berri emateko eskatu dio Espainiako Justiziari.

Michael Jehle Liechtensteingo epaileak eskatuta, Jordi Pujolen eta haren familiaren dirutza ezkutua ikertzen ari dela jakitera eman dio Interpoleko Bulego Zentralak Bartzelonako epaileari.

Idazkia Bartzelonako 31. argibideetako epaitegira heldu zen iragan astean. Polizia Nazionalak jakinarazi duenez, Interpol-Vaduzen bitartez, duela zenbait egun komunikazio elektronikoa jaso zuen “Princely Court of Justicek zabaldutako prozeduraren” berri emateko.

“Diru zuritzearen susmoak” direla eta auzia zabaldu dutela azaltzen zuen agiriak. Gutxi geroago, ikertua Kataluniako presidente ohia zela baieztatu zuen Interpol-Vaduzek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena