Politika
Nafarroa
Erredakzioa
Oposizioak Euskararen Legea adatzeko legez besteko proposamena aurkeztu du, eta aurrera egingo du.
Albisteak (2)
Nafarroako Euskararen Legea aldatzeko legez besteko proposamena aurkeztu dute Izquierda-Ezkerrak, PSNk eta Geroa Bairen atxiki gabeko parlamentariek. Ekimenak aurrera egingo du Foru Parlamentuan, taldeon eta Bildu eta Aralar-NaBai alderdien aldeko botoei esker. Hori horrela, 28 urteren ondoren, eremu ez euskalduneko ikasleek euskaraz ikasi ahalko dute.
Marisa de Simon eta Txema Mauleon Izquierda-Ezkerrako parlamentariek, Pedro Rascon sozialistak eta Manu Ayerdi Geroa Baiko kideak erregistratu dute proposamena.
Foru erkidegoan euskara normalizatzeko "pauso garrantzitsua" ekarriko du ekimenak, sustatzaileen esanetan. Izan ere, Euskararen Legea onartu zenetik (duela 28 urte), lehen aldiz euskaraz ikasi ahalko dute eremu ez-euskalduneko ikasleek.
Euskararen Legearen 26. artikulua moldatzea ekarriko du legez besteko proposamenak. Eremu ez euskaldunean euskaraz ikasteko aukera eskaeraren arabera eskaini beharko dela zehaztuko du.
Izquierda-Ezkerrak bultzatu du ekimena. Jose Miguel Nuin taldeko bozeramailearen hitzetan, "aldaketa historikoa izango da, Nafarroako familiek, zein eremutan bizi diren gorabehera, euskaraz ikasteko aukera izango dutelako".
Pedro Rascon PSNko eledunak azaldu duenez, bestalde, moldaketak ez du zehaztuko eskaera egiteko gutxieneko ikasle kopurua, baina "beste edozein eredu ezartzeko eskatzen den bera izango da".
"Nahikoa ez" dela iritzita, Bilduk eta Aralarrek ez dute proposamena sinatu, baina babestu egingo dutela iragarri dute.
Bi hilabeteren buruan bozkatu eta onartuko dute legez besteko proposamena.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa