13:01

Politika

Caja Madrideko txartelak

16 milioiko bermea Mapfrek ordaintzea eskatu du Blesak

Erredakzioa

Fernando Andreu epaileak, baina, ez du bankariaren eskaera onartu eta, hortaz, 16 milioi euroak asteazkena baino lehen ordaindu beharko ditu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Auzitegi Nazionalak ezarri dion 16 milioi euroko bermea Mapfre aseguru-etxeak ordaintzea eskatu dio Miguel Blesa Caja Madrideko presidente ohiak Fernando Andreu epaileari, baina horrek ez du Blesaren eskaera onartu.

Iturri juridikoetatik azaldu dutenez, bankari ohiak ostiralean egin zion Andreuri aipatu eskaera. Caja Madridek Mapfre aseguru-etxearekin kontratua dauka, eta bere egunean sinatutako poliza eraman zion Blesak epaileari.

Andreuk, baina, gaur erabaki du eskaera ez onartzea. Hortaz, 16 milioi euroko fidantza ordaindu beharko du Blesak asteazkena baino lehen, eta, ez badu egiten, bankari ohiaren ondasunak bahitzen hasiko dira.

2013. urteko maiatzean, Blesaren abokatuak kartzela saihesteko 2,5 milioi euro bildu zituen.

Bai Blesak bai Ratok epailearen ebazpena errekurrituko dute, fidantza ordaintzeko epea amaitu aurretik. Rodrigo Ratori hiru milioi euroko fidantza ezarri dio epaileak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena