Politika
Azaroak 9
Erredakzioa
Oriol Junqueras ERCko buruak eta alderdi errepublikarreko hainbat kidek boluntario gisa jarduteko izena eman dute.
Artur Mas aste honetako agerraldi batean. Artxiboko irudia: EiTB
Albisteak (4)
Informazio gehiago (1)
Dagoeneko 11.696 pertsonak izena eman dute azaroaren 9ko Kataluniako kontsulta alternatiboan boluntario gisa lan egiteko, Kataluniako Gobernuak emandako datuen arabera.
Izena emateko epea zabalik dago ostiraleko 14:00ak geroztik, eta horretarako "participa2014.cat" webgunean sartu behar da. Beraz, 24 orduan azaroaren 9ko "parte-hartze prozesua" gauzatzeko behar dituen 20.000 boluntarioen erdiak lortu ditu Kataluniako Gobernuak.
Boluntario izateko hainbat baldintza bete behar dira: 16 urtetik gorakoa izatea, gutxieneko ikasketak izatea (eskola graduatua edo parekoak) eskuko telefono bat izatea eta telefonoa azaroaren 9an, gauerdira arte, telefonoa modu operatiboan izatea.
Junqueras eta ERCko hainbat kide boluntario izango dira
Oriol Junqueras ERCko burua, Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Josep Maria Terricabras ERCko europarlamentaria, Joan Tarda ERCko diputatua, eta alderdi errepublikarreko hainbat kidek boluntario gisa jarduteko izena eman dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa