Politika
Azaroaren 8an, Donostian
Zurriolako hondartzen egingo den ekimen honekin, besteak beste, Kataluniako galdeketa babesten duela erakutsiko dute.
Gure Esku Dagok 5.000 pertsona bildu nahi ditu mosaiko erraldoi batean, Donostian.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Gure Esku Dagok erronka berri bat antolatu du: 5.000 lagun bildu nahi dituzte erabakitzeko eskubidearen aldeko “mosaiko erraldoian”.
Ekimena azaroaren 8an izango da, Kataluniako galdeketaren bezperan, Donostiako Zurriola hondartzan.
Antolatzaileek gaur egin dute erronka berriaren aurkezpena Zurriolan eta, bertan adierazi dutenez, aterki eta peto koloretsuz jantzitako 5.000 herritar bildu nahi dituzte mosaikoan.
Ekimen horretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Gure Esku Dago herri ezberdinetan dituen bulegoetan edo Internet bidez izena ematea. Bost euroko diru-laguntza ere eskatuko dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa