17:34

Politika

Euskal presoak

Sarek herritarrekin ehundu nahi du sakabanaketari aurre egiteko sarea

Erredakzioa

Bost euroko ekarpenen bidez, mundu osoan sakabanaketa salatzeko 500.000 libururen argitalpena finantzatu nahi dute.

  • Sare plataformaren aurkezpen ekitaldia.

    Sare plataformaren aurkezpen ekitaldia. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak "sarekideak" lortzeko kanpaina abiatu du. Bost euroko ekarpenen bidez, mundu osoan sakabanaketa salatzeko 500.000 libururen argitalpena finantzatu nahi dute.

Ines Osinagak (Gose taldeko abeslaria) eta Kontxita Beitiak (lehenengo ikastolen sustatzailea) hitz egin dute gaur prentsaren aurrean, Sareren izenean, eta "sarekideak" lortzeko kanpainaren berri eman dute.

Horren bitartez "sare bat ehundu" nahi dute, "presoen giza eskubideen urraketa guztiak amaitzearen alde dauden pertsonak protagonista" izan daitezen.

Plataformaren helburu nagusietako bat euskal presoen egoeraren berri "mundu osoan" ematea da, eta, horretarako, sakabanaketaren kontrako milioi erdi liburu argitaratuko dituzte. Ekarpenak jasotzeko formularioa webgunean jarri dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Presoak

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena