11:24

Politika

Katalunia

Hauteskundeak exijitu ditu Junquerasek: 'Egin dezagun behingoz’

Erredakzioa

Masek azaroaren 9rako deitu duen kontsulta alternatiboa "denbora galtzea" dela azpimarratu, eta independentzia lehenbailehen aldarrikatzea eskatu du.

1:22
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Oriol Junqueras ERCko buruzagia irmo eta hunkituta mintzatu da gaur independentzia aldarrikatzeko hauteskundeak deitzearen beharraz: "Utz diezaiogun hitz egiteari eta egin dezagun behingoz, mesedez", agertu du.

"Denbora galtzea ona ez dela dakien norbaitek duen ezinegonarekin eskatzen dut… Ekintzak behar ditugu, hitzak baino" adierazi du Junquerasek Catalunya Radio irrati katean egindako adierazpenetan.

Masek egindako aukera deitoratu du Junsquerasek; akordio zabala zuen kontsulta bertan behera utzi, eta "aginte demokratikoa eragiten ez duen" beste bategatik ordezkatzea, alegia. ERCren buruzagiaren esanetan, azaroaren 9ko kontsulta alternatiboa "denbora galtzea" da.

Bozetan zerrenda bateratua eratu behar den edo ez galderari ez dio erantzun Junquerasek. Izan ere, haren ustean, "nola" edo "norekin" galderei erantzun baino lehen, "zer" itauna argitu behar da.

"Zer", ERCren aburuz, Kataluniaren independentzia lehenbailehen aldarrikatzea da eta, horren ildoan, "eufemismoak eta metaforak" alde batera uztea eskatu du. "Nekagarria da hau, denok dakigu zer behar duen herri honek, ba hara, egin dezagun behingoz", erantsi du.

CIU, baikor

Francens Homs Kataluniako Presidentetza kontseilari eta Gobernuko bozeramailea, bestalde, baikor agertu da ERCrekin batera hauteskundeei begirako zerrenda bateratua lortzearen kontura. Homsen hitzetan, "litekeena da”.

RNE irrati katean argudiatu duenez, "helburu nagusiarekin bat egiten dugu biok, eta hortaz, egun hauek gorabehera, irtenbide bateratua egongo dela uste  dut, litekeena da".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena