13:11

Politika

Galdeketa Katalunian

Nola antolatuko dute azaroaren 9ko kontsulta?

IKER GOMEZ / EITB.EUS

Errolda kontsultaren egun berean sortuko dute eta Generalitateak parte-hartzea bermatzeko batzorde bereziak eratuko ditu. Guztira, 20.000 boluntariok lan egingo dute egun horretan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kontsultaren egun berean sortuko dute azaroaren 9ko hautesle-errolda. Katalanek euren NANa aldean dutela, Generalitateak irekitako tokietara boza ematera sartzen diren unean bertan eratuko dute errolda.

Formula horren bitartez, ez dute Datuak Babesteko Legea urratuko. Deialdia ofizial egiteko dekretuan, Artur Masek errolda sortzeko modua ere iragarri zuen, baina Auzitegi Konstituzionalak dekretua baliogabetu egin zuen eta, hortaz, formula aldatu beharko du Kataluniako Gobernuak. Izan ere, azaroaren 9ko kontsultan parte hartu nahi ez duten herritarrak erroldan sartzea legez kanpokoa izango litzateke. “Nazioarte mailan, barregarri geratuko ginateke”, esan du Artur Masek. Horregatik, bozketan parte hartu nahi dutenek euren NANa eraman beharko dute eta erroldan izena eman.

Egun horri begira, Generalitateak herritarren parte-hartzea bermatuko duten batzordeak eratuko ditu.

Artur Masek ez du argitu nahi izan kontsulta egin ahal izateko zein marko legal erabiliko duen, baina “parte-hartzearen eskumena” baliatuko dutela zehaztu du.

Guztira, 20.000 boluntariok parte hartuko dute egun horretan. Hautetsontziak eta boto-txartelak erabiliko dituzte, bere egunean CIUk, ERC, ICVk eta CUPek adostutako galdera berarekin.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena