Itxi

Politika

KAtaluniako prozesua

Masek galdera bera egiten badu Gobernuak inpugnazioa aurkeztuko du

Erredakzioa

Halere, Rafael Catala Justizia ministroak onartu egin du deialdia, Kataluniako eskumenen baitan egiten bada, egin ahal izango dutela.

  • Rafael Catala, hedabideen aurrean. Irudia: EFE

    Rafael Catala, hedabideen aurrean. Irudia: EFE

Rafael Catala Justizia ministroak ohartarazi duenez, Artur Mas Generalitateko presidenteak egindako iragarpenaren ostean azaroaren 9ko kontsultan galdera berberak, hau da, Auzitegi Konstituzionalean errekurritu zuten Dekretuan jaso zituztenak, egiten badituzte, Gobernuak “jarrera bera hartu” eta inpugnazioa aurkeztuko du.

Catalak zehaztu duenaren arabera, Kataluniako Generalitateak dekretuan jasotako galderak "Konstituzioaren kontrako zantzuak ditu", Gobernuaren ustean, eta horregatik aurkeztu zuten inpugnazioa.

"Hori dela eta, ezin dute erabili galdera bera kontsultan, berdin jokatuko genuke", azaldu du hedabideen aurrean egindako adierazpenetan.

Catalaren aburuz, Gobernuak "zuzenbide-estatua eta Konstituzioaren esparrua errespetatzea" nahi izan du beti; horregatik aurkeztu zuten Kontsulten Legearen eta Dekretuaren kontrako helegitea Konstituzionalean. "Gure iritzian, Legeak eta Dekretuak ez dute bat egiten Konstituzioaren orekarekin", gaineratu du.

"Kataluniako Gobernuak onartu behar duen beste arau batean oinarrituta, beste esparru juridiko bat, bestelako kontsulta bat, erabiliz gero", Gobernuak aztertu egingo du.

"Generalitatearen eskumenen araberakoa bada, ez da arazorik egongo, baina, gure iritzian, Konstituzioaren kontra egiten badu, inpugnazioa aurkeztuko dugu, logikoa denez", erantsi du.