Politika
Masen erabakia
Erredakzioa
Halere, zuhur agertu da Espainiako presidentea, Masek gaurko agerraldian zer esango duen zain.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Mariano Rajoy Espainiako presidentearen hitzetan, "albiste bikaina da" Artur Masek azaroaren 9an egin asmo zuen Kataluniako kontsulta egiteari uko egin izana.
Financial Times egunkariak antolatutako jardunaldi batzuetan mintzatu da Rajoy, Artur Masek kontsulta bertan behera uzteko iragarpena egin eta biharamunean.
"Bart iragarritakoa albiste garrantzitsua izan da, baina une honetan Kataluniako presidentearen agerraldia dago iragarrita, eta ez nuke ezer aurreratu nahi. Baina zerbait esan dezaket; erreferenduma ez egitea, egitan hala bada, albiste bikaina da", azpimarratu du.
Rajoyren esanetan, prest dago "guztiaren inguruan" hitz egiteko. "Ez diot inoiz elkarrizketari muzin egin", erantsi du. Hori bai, dena delako negoziazio hori Legearen eta Konstituzionaren baitan egin behar dela nabarmendu du Espainiako presidenteak. Gobernuburuak azpimarratu duenez, "denok bete behar dugu Legea, are gehiago ardura politikoa dutenek, Espainia bezalako demokrazia aurreratu batean".
"Gobernua ez dago Legearen gainetik", nabarmendu du Rajok, eta herrialdearen etorkizunari buruzko erabakiak hartzea Espainiako herriari bakarrik dagokiola errepikatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa