Politika
Udal eta foru hauteskundeak
Erredakzioa
Abokatu eta parlamentari ohia izango da 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendaburua Nafarroan.
"Nafarroaz Nafarroan erabakitzeko garaia heldu da", Adolfo Araiz abokatu eta Nafarroako parlamentari ohiaren arabera. EH Bilduk Adolfo Araiz Herri Batasunako buruzagi ohia aukeratu du 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako zerrendaburu gisa Nafarroan.
EH Bilduk ekitaldia egin du gaur datozen hauteskundeetarako zerrendaburua aurkezteko eta bertan EH Bildu aldaketa politiko eta sozialaren "bermea" dela nabarmendu du Araizek. Hautagaiari babesa ematera joan dira Sortu, Aralar eta EAko kideak, hala nola, Pernando Barrena, Asun Fernandez de Garaialde eta Miren Aranoa.
Araizen iritziz, "momentu historikoa da" oraingoa, "asko kosta da hona heltzea", baina "orain gertuago dago, izan ere, herritarren gehiengoak bazterketarik gabeko aldaketa anitza nahi du".
Aldaketa borondate horrek erakundeetan isla izan behar duela nabarmendu ostean, Nafarroako presidente izateko hautagaiak adierazi du duela urte batzuk "pentsaezina" zela EH Bilduren gisako proiektu politiko batek foru erkidegoaren etorkizunean modu erabakigarrian parte hartzea.
Azaldu duenez, EH Bilduk UPN eta PSN alderdien "erregimenari" amaiera eman dio eta "politika antisozialak eta antidemokratikoak pairatu dituzten, eta elitearengatik baztertuak izan diren horien ordezkari izan nahi dugu".
Pertsonak ekintza politikoaren erdigunean egotea nahi du koalizioak. Bestalde, EH Bilduren ereduaren ezaugarriak azaldu ditu: ezkerrekoa, anitza, soziala, euskaltzalea, demokratiko eta parte-hartzailea. Halaber, kudeaketan gardentasuna eta ustelkeriaren aurrean jarrera gogorra izango dutela adierazi du.
EH Bilduk datorren astean iragarriko du Donostiako alkategaia
EH Bildu koalizioak datorren astean iragarriko du Donostiako alkategaia, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak gaur azaldu duenez.
Arraizek ez du hautagaiaren izena argitu eta ezta Juan Karlos Izagirre egungo alkateak karguan jarraitzeko gogoa azaldu duen ala ez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa