Politika
Adierazpenak Radio Euskadin
Erredakzioa
PSE-EEren arabera, lehendakariak "zoru etikoa" aldatu nahi du "gutxiesteko"; PPk kritikatu egin du EAJk gainerako alderdiak "anabasara" eraman nahi dituela "arrastaka".
Albisteak (2)
Euskadiko PPk eta PSE-EEk Iñigo Urkullu lehendakariak "zoru etikoa" aldatzeko proposamenaren kontra egin dute, uste baitute EAJk EH Bilduri gustua emateko egin diola.
"Zoru etikoa" EAJk, PSE-EEk, PPk, EBk eta Aralarretik kaleratutako legebiltzarkideek aurreko legealdian onartutako adierazpen bat da, Bake eta Elkarbizitza Lantaldean, baina EH Bilduk testuaren puntuetako bat berretsi ez zuenez, PSE-EEk alde egin zuen itunetik, eta ordutik etenda dago. Soilik EAJk eta EH Bilduk babestu zuten, PPk eta UPyDk ez baitzuten bat egin legealdi horretan.
Radio Euskadin egindako tertulia batean Txarli Prieto sozialistak esan duenez, "agerikoa da lehendakariak keinua egin diela Sorturen ingurukoei", eta "zoru etikoa aldatu nahi badu, guxiesteko da".
Prietoren arabera, PSE-EE ez dago "egindakoa desegin, eta zerotik hasteko prest", hori dela eta, ez du Lantaldearekin bat egingo EH Bilduk "zoru etikoa" onartu arte.
Bestalde, Laura Garrido PPko legebiltzarkideak ukatu du "lortzea zaila izan zen" akordioa aldatzea, eta kritikatu egin du EAJk gainerako alderdiak "anabasara arrastaka" eraman nahi izatea.
Oskar Matute EH Bilduko legebiltzarkideak ziurtatu du koalizioak "onartzen" duela Bake eta Elkarbitiza Lantaldea "zoru etikotik abiatzea", nahiz eta adierazpenean zenbait gauza "zehaztea" nahi duten, hortik abiatuta "zabalagoa" izateko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa