12:22

Politika

Kataluniako kontsulta

Generalitateak 15a baino lehen erabakiko du kontsultari eutsi edo ez

Erredakzioa

Kataluniako Gobernuak "errespetua" agertu du Joaquim Brugue kontsultako hauteskunde batzordeko kidearen dimisioaren aurrean.

  • Francesc Homs bozeramaile eta Presidentzia kontseilaria. EFE

    Francesc Homs bozeramaile eta Presidentzia kontseilaria. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Generalitateak "hilaren 15a baino lehen" erabakiko du kontsultari eutsi edo deialdia bertan behera utzi, Francesc Homs Generalitateko bozeramaile eta Presidentetza kontseilariak jakinarazi duenez.

Bestalde, Homsek "errespetua" agertu du Joaquim Brugue kontsultako hauteskunde batzordeko kidearen dimisioaren aurrean, eta Auzitegi Konstituzionalak erreferenduma debekatu badu ere, organo hori bildu egin daitekeela iritzi dio.

RAC 1 irrati katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Brugueren izendapena ICVk proposatu zuen, eta, horrenbestez, alderdi horri dagokio orain beste hautagai bat proposatzea.

Hauteskunde batzordea larunbatean bildu zen, Konstituzionalaren debekua debeku, baina Homsek uste du horrek ez duela "ondorio juridikorik" izango, "prestaketa bilera bat" izan zelako.

Ostiralean Generalitateak eta kontsultaren alde dauden alderdiek egin zuten bilerari dagokionez, bilera "bizia" izan zela aitortu du Homsek, baina ukatu egin du hauteskundeak aurreratzea mahai gainean egon izana.

Fiskaltzak esku hartuko du delitu zantzurik ikusten badu

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak ohartarazi duenez, Fiskaltzak "inolako zalantza barik" esku hartuko du prozesuan, delitu zantzurik atzematen badu.

Kongresuan egindako adierazpenetan, Ministerio Publikoa gertakari guztiak "zorrotz aztertzen" ari dela ohartarazi du Torres-Dulcek, inork deliturik egitea "galarazteko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena