15:46

Politika

Urkullurekin bilera

EH Bilduk babesa eskaini dio Urkulluri, 'Gobernuari aurre eginez gero'

Erredakzioa

Asier Arraiz eta Iñigo Urkullu bihar bilduko dira, Euskadiko etorkizuna aztertzeko Eusko Legebiltzarreko talde guztiekin hasi duen bileren baitan.

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidea Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilduko da bihar. Bileraren atarian Arraizek babesa eskaini dio lehendakariari, “Espainiako Gobernuari aurre egitea erabakitzen badu”.

Orion ospatzen ari diren Kilometroak jaiaren baitan egin ditu adierazpen horiek Arraizek.

Biharko bileran 2015 urterako Euskadiko aurrekontuen inguruan akordioa lortzea helburu duela zehaztu du Arraizek. Hala ere, baldintza bakarra jarri du: “Aurrekontuek murrizketa sozialik ez izatea”.

Mezu argia helaraziko diot Urkulluri, ordezkari politiko guztiek egon behar baitute egoerak eskatzen duen mailan”, azaldu du.

“Ez da euren lanpostuak defendatzen ari diren langileei aurre egiteko unea, Espainiako Gobernuari aurre egiteko unea baizik. Izan ere, Espainiak ezartzen dizkigu murrizketak, Lomce bezalako legeak eta Katalunia eta Euskal Herriari erabakitzeko eskubidea ukatzen digu”, amaitu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena