Politika
Kataluniako kontsulta
Erredakzioa
Katalunian dauden 947 udalerritatik 920k kontsultaren aldeko mozioak onartu dituzte. Oriol Junquerasek esan du "Espainiako demokraziak Kataluniakoa mehatxatzen" duela.
Albisteak (6)
Informazio gehiago (1)
Kataluniako 800 alkate inguruk azaroaren 9ko kontsultaren alde batu dira, Artur Mas Generalitateko presidentearekin batu aurretik. "Orain edo inoiz ez" oihuak bota dituzte.
Josep Maria Vila d'Abadal l'Associació de Municipis per la Independència (AMI) erakundearen presidenteak jakinarazi duenez, Katalunian dauden 947 udalerritatik 920 inguruk kontsultaren aldeko mozioak onartu dituzte."Prozesuan zalantza gabe aurrera egitea beharrezkoa" dela uste du.
Oriol Junqueras ERCko presidentea eta Sant Vicenç del Hortseko alkateak adierazi du kontsultaren aldeko mozioak aurkeztu dituzten Kataluniako alkateak "oso lasai" daudela, hiritarren bozeramaileak diren heinean.
Artur Mas Generalitateko presidenteak esan du "Kataluniako historian letra larriz" igaroko direla, Kataluniako hiritarren batasuna irudikatzen dutela. Ekitaldi bat egin dute eta Masek esan du lortu duten batasuna "gakoa" dela, alderdi ezberdinak kontsultaren alde agertu baitira --CiU, ERC, ICV-EUiA y la CUP--.
"Badakigu zalantzak daudela eta zailtasunak ere bai, oso handiak gainera", esan du Masek. Orain Kataluniako herriaren indarra neurtzeko garaia dela uste du, Estatuak jartzen dituen zailtasunak gorabehera, esan du.
Artur Masek esan duenez, "Kataluniako ahotsa isiltzen saiatuko diren arren, ez dute lortuko". Kontsulta egin nahi dutenek helburua lortuko omen dute, bere ustez, instituzioen, politikarien eta gizartearen arteko "batasuna" dela medio, azaroaren 9ko kontsultaren inguruan. "Guk bai", gaineratu du. "Adi" egoteko eskatu du Masek.
917 udalerrik Kataluniako kontsultaren aldeko mozioak onartu dituzte eta horiek Artur Mas Generalitateko presidenteari emango dizkiote. Alkate diren heinean, botoaren eskubidearen defentsarekin konpromisoa dutela adierazi du.
Oriol Junqueras: "Esperantzarako garaia da"
Gobernuak "egoera zaildu" duela aiderazi du Junquerasek, Kataluniako hiritarrek botoa ematea eragotzi nahi duelako. Halere, "esperantzarako garaiak" direla esan du.
"Espainiako demokraziak Kataluniakoa mehatxatzen du, botoa emateko eskubidea ukatuz", adierazi du Junquerasek. Horrela, udaletako errepresentazio masibo batek botoa ematearen eskubidearen aldeko gakoetako bat izan daitekeela uste du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa