Politika
Justizia unibertsala
Erredakzioa
Bost jesuiten hilketak gizateriaren aurkako krimenengatik eta terrorismoagatik ikertzen jarraitzeko baimena eman dute magistratuek aho batez. Hilketak 1989ko azaroan gertatu ziren El Salvadorren.
Ignacio Ellacuria jesuita euskal herritarra. Artxiboko irudia: EiTB
Bost jesuiten hilketak gizateriaren aurkako krimenengatik eta terrorismoagatik ikertzen jarraitzeko baimena eman dute aho batez Auzitegi Nazionaleko magistratuek. Hilketak 1989ko azaroan gertatu ziren El Salvadorren. Ignacio Ellacuria euskal herritarra bertan akabatu zuten.
Ellacuria auzia terrorismo delitu batengatik zabalik mantentzeko erabakia hartu zuen Eloy Velasco epaileak, baina Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen. Sumarioa amaitu eta artxibatzearen inguruko erabaki bat hartzeko osoko bilkuraren esku utzi behar zuela uste zuen epaileak, eta baita ikerketa genozidioagatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik zabaltzea posible zela ere.
El Salvadorreko militarrak terrorismoagatik auzipetu badituzte gizateriaren aurkako krimenengatik auziperatu behar dituztela erabaki dute ANko magistratuek.
Ablazioa
Bilera berean, Espainiako epaitegiak ablazio delituak jazartzeko gaitasuna dutela erabaki du Auzitegi Nazionalak, nahiz eta justizia unibertsalak mugak ezarri. Delituaren arduradunak Espainian bizi baldin badira, Kontseilu Europarraren hitzarmena gailendu behar da emakumeen aurkako indarkeriaren kontra borroka egiteko eta prebentziorako, epaileen arabera.
Auzitegi Nazionaleko Gai Penaletarako Aretoak aho batez ere hartu du erabakia kasu honetan; izan ere, Javier Gomez Bermudez epaileak zabaldutako auziaren artxibatzea errefusatu dute magistratuek. Espainian bizi ziren guraso batzuek alabari klitoriaren erauzketa egiteko baimena eman zuten Gambian, 2005ean.
Justizia Unibertsaleko legearen erreforma martxoan onartu zuten, baina Kontseilu Europarraren hitzarmena nagusitzen dela ebatzi dute ANko 20 magistratuek. Hitzarmenaren erreforma abuztuaren 1ean sartu zen indarrean.
Jose Couso eta Guantanamo
Gainera, Jose Couso kameralariaren heriotza Iraken, Guantanamoko lau preso ohiri egindako torturak eta Espainiako enbaxadari Gautemalan, 1980an, egindako erasoa (hiru espainiar hil ziren) ikertzeko auziak zabalik mantentzea erabaki du osoko bilkurak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa