11:58

Politika

Kataluniako kontsulta

ERCk irabaziko lituzke hauteskundeak, CiUri 7 puntuko aldea aterata

Erredakzioa

PSC hirugarren indarra izango litzateke, eta PP amildu egingo litzateke, C's-en, Podemosen eta CUPen atzean.

  • Oriol Junqueras (ERC), Kataluniako Parlamentuan Artur Mas (CiU) agurtzen. EFE

    Oriol Junqueras (ERC), Kataluniako Parlamentuan Artur Mas (CiU) agurtzen. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ERCk irabaziko lituzke Kataluniako hauteskundeak, une honetan egingo balituzte. Gainera, 6,7 puntuko aldea izango luke bigarren indarrarekin, CiUrekin.

Generalitatearen Iritzi Ikerketa Zentroak (CEO) irailaren 15etik 17ra egindako inkesta baten arabera, ERCk botoen % 19,8 eskuratuko lituzke. Ondoren CiU (% 13,1), PSC (% 5,8), C's (% 5,3), ICV (% 4), Podemos (% 3,9), CUP (% 2,9) eta PP (% 2,1) egongo lirateke.

Bestalde, inkestaren arabera, kataluniarren % 70,8k bozkatu nahi dute azaroaren 9rako deitutako kontsultan. % 22,9 aurka daude, eta % 6,4k ez dakite edo ez dute erantzun.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena