19:10

Politika

EAE-KO AUZITEGI NAGUSIA

Fiskaltzak berriro eskatu du Arraizen kontrako auzia ixteko

Erredakzioa

Juan Calparsororen iritzian, ezin daiteke ziurtatu Sortuko presidentea bere diskurtsoan ETAz ari zela, ezker abertzalearen ibilbide politikoaz aritu beharrean.

  • EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako elkarretaratzea.

    EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean egindako elkarretaratzea. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak berriro eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiko Borja Iriarte epaileari Hasier Arraiz Sortuko presidentearen aurka irekita duen auzia artxibatzeko.

2013ko azaroan eskainitako hitzaldi batean Arraizek ezker abertzalearen azken hamarkadetako estrategia goraipatu zuen, baina, Calparsororen arabera, ezin daiteke ziurtatu ETAren jarduera armatuaz ari zela.

Idatzian, Calparsorok dio Arraizen hitzak entzunda “normala” izan daitekeela “ekintza terroristak eta ekintza horien erantzuleak justifikatzen” ari zela pentsatzea.

Alabaina, eta diskurtsoa aztertu ostean, “ezker abertzaleak 1978ko Konstituzioa ez onartzeko egindako hautuaz eta erabaki hark izan zituen ondorio politikoez aritu zela ere pentsa daiteke”.

Gauzak horrela, auzibidea artxibatzea eskatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena