Politika
2015eko udal hauteskundeak
Erredakzioa
Dena dela, Enplegu sailburuak "errespetua" agertu dio barne prozesuari, eta erabakia milintanteek hartuko dutela gaineratu du.
Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburua. EiTB
Albisteak (1)
Juan Mari Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak "pozik" onartu du hurrengo urteko udal hauteskundeetan EAJren Bilboko alkategaia izatea.
"Eskertu egiten dut konfiantza", esan du, Eusko Legebiltzarreko korridoreetan kazetarien aurrean egindako adierazpenetan.
Nolanahi ere, une honetan bere "konpromiso bakarra" sailburu jarduna dela nabarmendu du.
Halaber, "errespetu osoa" agertu dio EAJren barne prozesuari, eta jeltzaleen Bizkaiko zuzendaritzak bere hautagaitza proposatu badu ere, milintanteek hautagaia "askatasun osoz" hautatuko dutela gaineratu du.
"Prozesua bukatu arte ez dut ezer gehiago esango", esan du sailburuak.
Euzko Alderdi Jeltzaleko Bizkai Buru Batzarrak atzo proposatu zien militanteei Bilboko alkategaia Aburto izatea. Hautagaiak erabakitzeko barne prozesua hilaren 7an abiatuko da.
Ibon Areso (EAJ) Bilboko egungo alkateak uko egin zion hurrengo hauteskundeetara aurkezteari. Areso martxoaren 28tik da alkate, Iñaki Azkuna astebete lehenago hil baitzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa