Politika
Bilera Lehendakaritzan
Erredakzioa
Lehendakariak hurrengo urteko Aurrekontuak onartzeko negoziazioak abiatuko ditu oposizioko alderdiekin.
Iñigo Urkullu lehendakaria. EiTB
Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin biltzen hasiko da gaur, politika orokorreko eztabaidan iragarritako bilera-sortaren baitan, egonkortasun ekonomikoaren bila.
Lehen bilera gaur arratsaldean egingo du, 16:30ean, Lehendakaritzan. Hain zuzen ere, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiarekin batzartuko da.
EAEko sozialisten buru izendatu eta gero, euskal sozialistek EAJrekin hitzartutako akordioak "berrikusi" egingo dituela aurreratu zuen Mendiak. Horrenbestez, lehendakariak akordioei eustea eskatu zion politika orokorraren inguruko saioan.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo azaldu zuenez, egoera ekonomikoa, enplegua, bakea, bizikidetza eta Euskadirentzako estatus juridiko berria izango dira bilera-sortaren ardatzak.
Nolanahi ere, eta hurrengo urteko Aurrekontuak onartu ahal izateko, "lehentasun behinena" erakundeen "egonkortasuna bermatzea" dela nabarmendu zuen.
Bestalde, Idoia Mendiak bere "agenda soziala" helaraziko dio Urkulluri, PSE-EEk agiri batean zehaztu duenez. Horren ildotik, kalitateko enplegua sortzea eta "ezberdintasun sozialak zuzentzea" eskatuko dio.
Era berean, gizarte-larrialdiko laguntzak areagotzeko asmoa ote duen galdetuko dio, "udaletan agortzen ari baitira".
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, iruzur fiskala, langabezia eta LOMCE ere hizpide hartuko ditu buruzagi sozialistak.
Urkullu urrian batzartuko da gainerako alderdietako buruekin. Oraindik ez dute data gehiagorik adostu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa