Politika
Bartzelonan
Erredakzioa
Udaletik azaldu dutenez, oraingoz biltegi batean gordeko dute Pujolen estatua, Xabier Martos egileak kalteak konpondu arte.
Escultura Pujol
Premià de Dalt udalerriko Udalak (Bartzelona) Jordi Pujol Generalitateko presidente ohiaren estatua gordetzea erabaki du, bart ezezagun batzuek monumentuari kalte nabarmenak egin ondoren, Nació Digital egunkariak zabaldutakoaren arabera.
Udaletik azaldu dutenez, oraingoz biltegi batean gordeko dute Pujolen estatua, Xabier Martos egileak kalteak konpondu arte. Erasoaren ondorioz, atzamarretan kalteak pairatu ditu estatuak.
Herriko garbitzaileek lurrean botata eta atzamarretan kalteak zituela aurkitu dute Pujolen estatua gaur goizean.
Brontzezko estatua 2011. urtean inauguratu zuten, Generalitateko presidente ohiaren izena daraman plaza batean. Inaugurazio ekitaldira Jordi Pujol bera eta bere senide eta lagunak joan ziren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa