Politika
Kataluniako kontsulta
Erredakzioa
ANCk eta Omniumek 19:00etarako deitu dituzte protestak, Kataluniako udaletxe guztien aurrean.
Aurtengo Diadaren irudi bat. EiTB
Kataluniako Asanblea Nazionala (ANC) eta Omnium Cultural plataformek elkarretaratzeak deitu dituzte gaur arratsalderako (19:00), Kataluniako udaletxe guztien aurrean, Auzitegi Konstituzionalak kontsulta bertan behera utzi izana salatzeko.
Protesta ekitaldi nagusia Bartzelonako Sant Jaume plazan egingo dute, Udaletxearen eta Generalitatearen egoitzaren aurrean. Bertan, Carme Forcadell eta Muriel Casals ANCko eta Omniumeko buruak izango dira.
CiUk, ERCk, ICV-EUiAk eta CUPek bat egin dute deialdiarekin.
Auzitegi Konstituzionalak Espainiako Gobernuaren helegiteak izapidetzea onartu zuen atzo arratsaldean, eta, ondorioz, kontsulta automatikoki bertan behera geratu zen, bost hilabetez.
2008. urtean, Konstituzionalak bi egun behar izan zituen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak deitutako kontsulta blokeatzeko, eta orduan erantzuna oso bizkorra izan zela esan zuten. Oraingoan, baina, auzitegia are azkarrago mugitu da: ordu batzuk baino ez dira pasatu Mariano Rajoyren Exekutiboak helegiteak aurkeztu dituenetik Konstituzionalak onartu arte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa