Politika
Ekitaldia Bilbon
Erredakzioa
Lehendakariaren hitzetan, Bigarren Mundu Gerraren ostean 46 estatu NBEko kideak ziren, orain 200 baino gehiago dira eta urte gutxi barru 250 izango dira, "horien artean, Euskadi eta Katalunia, noski".
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria. Argazkia: EiTB
Urte gutxi barru Euskadi eta Katalunia Nazio Batuen Erakundeko kide berriak izango direla adierazi du gaur Juan Jose Ibarretxe lehendakariak.
Ibarretxek adierazpenak egin ditu ekitaldi batean, Bilbon. Erresuma Batuko Berrikuntza Agentziak (Nesta) ekainean argitaratutako 'Xumeena politena denean. Herrialde txiki oso berritzaileen lezioa' txostena aurkeztu du arratsaldean. Euskadi, Finlandia, Israel, Estonia eta Singapurren kasuak aztertu dituzte txostenean.
Ibarretxeren hitzetan, Bigarren Mundu Gerraren ostean 46 estatu NBEko kideak ziren, orain 200 baino gehiago dira eta urte gutxi barru 250 izango dira, "horien artean, Euskadi eta Katalunia, noski".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa