13:21

Politika

Bakea eta Bizikidetza

'Biktima politikoak' aitortzeko eskatu dio Fernandezek Madrili

Erredakzioa

Aurreko legealdian, PSE-EEren agintaldian, hasi zen Eusko Jaurlaritza indarkeria politikoaren biktimak aitortzen.

0:57
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jatorri politikoa duen indarkeriaren ondorioz giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimak "onartu eta babestu" ditzala eskatu dio Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzako idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari.

Bilbon bakeari eta elkarbizitzari buruz egiten ari diren mintegi batean egin ditu adierazpenok Fernandezek. Horren hitzetan, "guztiz harrigarria da" Jaurlaritzak 1960 eta 1978. urte arteko biktimak aitortzeko onartu zuen dekretuari Estatuko Abokatutzak helegitea jartzea.

Aurreko legealdian, PSE-EEren agintaldian, hasi zen Eusko Jaurlaritza indarkeria politikoaren biktimak aitortzen. Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki izan ziren aitortutako lehen bi biktimak; Erregimen Frankistak fusilatuta hil ziren.

"Giza eskubide ororen biktimak aitortzea eta babestea Jaurlaritzaren betebeharra da; Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako oinarrizko irizpidea da", esan du.

Hori dela eta, Fernandezek "kezka" agertu du nazioarteko eskubide hori ezartzeko bidean Jaurlaritzak dituen "oztopo eta zailtasunengatik". Ildo horretan, Estatuko Abokatutzak jarritako errekurtsoa aipatu du.

Helegitea erretiratzeko eta biktima guztiak aitortzeko eskatu dio, beraz, Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak Madrili. "Biktima guztiak aitortu behar dira, garai eta testuinguru ezberdinak bereizita, baina inor baztertu gabe", zehaztu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena