11:36

Politika

Erreferenduma Katalunian

Duran: 'Galdeketa debekatuz, Kataluniako arazoa larriagotu egingo da'

Erredakzioa

CiUko ordezkariaren ustez, Kataluniako "arazoa" zientzia politikoak konpondu beharko luke, ez juridikoak.

  • Duran i Lleida

    Duran i Lleida

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josep Antoni Duran i Lleida Unioko buruzagiaren iritziz, Auzitegi Konstituzionalak azaroaren 9ko galdeketaren aurka egiten baldin badu, arazoa "larriagotu" egingo da.

CiUko ordezkariaren ustez, Kataluniako "arazoa" zientzia politikoak konpondu beharko luke, ez juridikoak.

Twitterren argitaratutako mezuetan, Duran i Lleidak "argudio juridikoak aurkeztea eta proposamen politikorik egin ez izana"  leporatu dio Rajoyri.

"Zientzia politikoak konpondu beharko luke arazoa, ez epaileek", azpimarratu du. "Azaroaren 9an galdeketarik ez badago, arazoak bere horretan jarraituko du", gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena