08:04

Politika

Kataluniako kontsulta

Masek baztertu egin du desobedientziaren bidea

Erredakzioa

Konstituzionalak kontsulta debekatuko balu, "bozkatzeko bide gehiago" izango lituzketela esan du Masek.

  • Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea. EiTB

    Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak baztertu egin du desobedientziaren bideari ekitea, Auzitegi Konstituzionalak kontsulta independentista debekatu arren, ERCk agindu hori urratzea eskatu badio ere.

"Baldintza batzuetan logikoa izan daiteke [desobedientziari heltzea], baina orain ez gaude prozesu horretan, prozesu herritar, demokratiko eta legezko batean baizik", adierazi du La Sexta telebista katean egindako elkarrizketa batean.

Horren esanetan, estrategia "azaroaren 9an bozkatzea" da, "guztiontzat onena" baita. Dena dela, azkenean kontsulta egitea ezinezkoa bada, "bozkatzeko bide gehiago" daudela aurreratu du Masek.

Nolanahi ere, Generalitateko presidenteak ez du argitu zeintzuk diren alternatibak. "Ez dut B planik", esan du.

Horren ildotik, ez du baztertu hauteskunde autonomikoak aurreratzea, baina une honetan aukera hori ez dagoela mahai gainean zehaztu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena