10:21

Politika

Euskal 'y'

Oregik euskal AHT lehenestea eskatu dio Espainiako Gobernuari

Erredakzioa

Gainera, ohartarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du onartuko lanak "estropezuka" esleitzea; Bergarako korapiloko lanak burutzeko 42 beharko dira, "dena bideratuta egonez gero".

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak euskal trenbidearen  'Y'-a lehenesteko eskatu dio Gobernu zentralari, Estatuko beste lanen batzuen artean, eta, ohartarazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du onartuko lanak "estropezuka" esleitzea.

Espainiako Gobernuak Bergarako korapilorako bigarren tarte bat esleitu berri duen arren, Oregik konpromisoa "hitzez" hartzetik egutegi batean eta epe zehatzetan antolatzeko eskatu dio Ana Pastor Sustapen ministerioari.

Efek egindako elkarrizketa batean, Oregik esan du ezin duela euskal 'Y'-aren lanak noiz bukatuko diren zehaztu (azkenaldian aipatu dutena 2018an da), Estatuko Aldizkari Ofizialean esleipen guztiak argitaratu arte.

Adibide bat jarri du sailburuak: Bergarako korapiloko lanetan esleitutako bigarren tarte hori egiteko, Angiozarrekoa (luzeena), 42 hilabeteetan egitea aurreikusi dute; hau da, 2015tik hasiz gero, ia lau urte geroago, "dena bideratuta egonez gero".

Oregik, baina, trenbidearen tarte hori lehenesteko eskatu dio Sustapen ministerioari, Atlantikoko Ardatzarentzat oinarrizkoa delako, eta ez du ulertzen Estatu osoan tarteak esleitzea, beste hiri batzuk Madrilekin lotzeko.

Sailburuak gogorarazi duenez, Jaurlaritzari dagokio Gipuzkoako lanak zuzentzea, nahiz eta Gobernu zentralak finantzatzen duen, esleituta daudelako. Gainera, Oregiren esanetan, Jaurlaritzak Arabako eta Bizkaiko lanak ere berak zuzentzea proposatu dio Gobernu zentralari, baina Sustapen Ministerioak proposamena ukatu du, bere eskumena dela argudiatuz.

Azkenik, Oregik arbuiatu du EH Bilduk egindako salaketa; koalizioak esan zuen Gipuzkoako lanetan legez kanpoko kontratuak egin dituztela. Sailburuak onartu egin du gainkostuak egon direla, lanetan aldaketak izan direlako, esaterako, tunel bat behera erori zenean.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena