23:16

Politika

Kataluniako galdeketa

Kataluniako Gobernuak igandean hasiko du kontsultari buruzko kanpaina

Erredakzioa

Generalitateak egindako kanpainaz gain, Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) eta Omnium Culturalek bultzaturiko 'Ara es l´hora' kanpaina urriaren 4an hasiko da.

  • Artxiboko irudia: EiTB

    Artxiboko irudia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kataluniako Gobernuak igandean abiatuko du azaroaren 9ko kontsultari buruzko kanpaina instituzionala, "Tu decideixes" lelopean, hain zuzen ere, Artur Mas Generalitateko presidenteak kontsulta deitzeko dekretua indarrean sartzen denean.

Kataluniako Parlamentuak onartutako kontsulta legearen arabera, galdeketa deitzeko dekretua argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta azaroaren 9ko 00:00etan amaituko da. Kanpainak irauten duen bitartean hedabide publikoetan eta Generalitatearen konpetentzia direnetan publizitate instituzionala emango dute.

Gobernuak parte-hartzea bultzatzeko kanpaina egin dezake, baina botoa eskatu gabe. Hala, litekeena da hauteskunde kanpaina arrunt bateko bitartekoak erabiltzea eta gainera '9nconsulta2014.cat' webgunean kontsultari buruzko informazioa eskuragarri egongo da.

Kataluniako Asanblada Nazionalaren eta Omnium Culturalaren kanpaina

Generalitateak egingo duenaz gain, Kataluniako Asanblada Nazionalak (ANC) eta Omnium Culturalek beste kanpaina bat abiatuko du urriaren 4an 'Ara es l´hora' lemapean.

Auzitegi Konstituzionalak galdeketa lehenago bertan behera utziko balu, egun horretan 19:00etan egingo liratekeen manifestazioetan parte hartzeko gonbita egin dute bi erakundeek.

Galdeketaren alde dauden alderdiek ANCren eta Omniumen kanpainari babesa eskaini diote, CiUk, ERCk eta CUPk salbu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena