Politika
PSE-ren bilera sorta
Erredakzioa
"Identitate aferei baino" gai sozialei lehentasuna ematea eskatu du buruzagi sozialistak, eta EAJrekin izenpetutako akordioaren azterketa "kritikoa" egingo du.
Idoia Mendia, PSEko idazkari nagusi aukeratu zutenean. EFE
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia Iñigo Urkullu lehendakariarekin bilduko da asteazkenean, urriaren 1ean. Gainerako euskal buruzagi politiko eta sozialekin bilera sorta egingo zuela iragarri zuen Mendiak kargua hartu zuenean, eta batzar horietan lehena izango da Urkullurena, EAEko ordezkari instituzional gorena den aldetik.
Hala, asteazken arratsaldean izango da bilera, Gasteizen. Batzar hau ez dago, dena dela, Politika Orokorreko Eztabaidaren ondotik lehendakariak hasitako bilera-errondaren baitan, iturri sozialisten esanetan.
Horien arabera, lehendakariak izan behar lituzkeen "erronka politikoak" helaraziko dizkio Mendiak Urkulluri.
Mendiaren aburuz, agenda politikoak gizarte kutsu handiagoa izan beharko luke, "identitate aferak baino gehiago".
Horrekin batera, EAJk eta PSEk 2013an izenpetutako akordioaren azterketa "kritikoa" egingo du Mendiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa