Politika
Azaroak 9
Erredakzioa
Hala, biharko ministroen kontseiluaren eta Jordi Pujolen Parlamentuko agerraldiaren ostean izango da sinadura.
Albisteak (3)
Artur Mas Generalitatearen presidenteak larunbatean sinatuko du azaroaren 9ko kontsulta deitzeko dekretua, Efe albiste-agentziak auziko iturriak aipatuta jakitera eman duenez.
Hori horrela, biharko ministroen kontseiluaren eta Jordi Pujolen Parlamentuko agerraldiaren ostean izango da sinadura.
Aipatu iturrien arabera, sinadura 10:00etan izango da, Generalitatearen jauregian egingo den ekitaldi batean, Nuria de Gispert Parlamentuko presidentearen, Parlamentuko Mahaiaren eta beste agintari batzuen aurrean.
Kontsultaren alde dauden alderdiak ekitaldira gonbidatu omen ditu gaur goizean Artur Masek. Joan Herrera ICVren buruzagia, hala ere, ziurrenik ez da ekitaldian izango, egun horretan bertan Kontseilu Nazionala egiteko asmoa baitute, kontsultan sustatuko duten botoaz erabakia hartzeko.
Bien bitartean, Trantsizio Nazionalerako Aholkularitza Kontseiluko kideak, presidenteari kontsultaren inguruan laguntzen diotenak, Generalitatearen jauregian izan dira gaur goizean, Joana Ortega presidenteordearekin batera.
Horren guztiaren aurrean, Espainiako Gobernuak prest ditu Auzitegi Konstituzionalean kontsulten legearen eta dekretuaren kontra jarriko dituen helegiteak.
Masek azaroaren 9ko kontsulta deitzeko dekretua sinatu aurretik, Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialak kontsulten legea argitaratu beharko du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa