16:07

Politika

Kontsulta Katalunian

Masek datorren astean egingo du azaroaren 9ko kontsultarako deialdia

Erredakzioa

Artur Masek esan du Generalitateko 129. presidentea dela, eta, hortaz, Generalitatea Konstituzioa baino zaharragoa dela. Gobernuari esan dio ez erabiltzeko Konstituzioa "Kataluniako herria isiltzeko".

  • Artur Mas Generalitateko presidentea, jendaurrean hitz egiten. Irudia: EFE

    Artur Mas Generalitateko presidentea, jendaurrean hitz egiten. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Artur Mas Generalitateko presidenteak iragarri du datorren astean egingo duela azaroaren 9ko kontsultarako deialdia. "Datozen egunotan", esan du, bestelako zehaztasunik eman gabe, Bartzelonako Cardona herrian egindako ekitaldi batean.

Masek Ondorengotza Gerraren bukaeraren (1714) oroimenez egindako ekitaldi batean parte hartu du, Cardonako (Bartzelona) gazteluan, Nuria de Gispert Kataluniako Parlamentuko presidentearekin eta zenbait politikarirekin batera, besteak beste, Oriol Junqueras ERCko buruarekin batera.

Hitzaldian, Masek "demokraziaren arrazoia alde" dutela baieztatu du, eta Eskoziako erreferenduma eta Cameronen jarrera jarri ditu berriro adibide gisa.

Kataluniako presidentearen ustean, orain beharrezkoa da "erabakitasunez, irmotasunez, abileziaz eta zuhurtasunez" jokatzea, kataluniarrek bozkatu ahal izateko.

Soraya Saenz de Satamariak esandakoari erantzunda, Masek azaldu du bera Generalitateko 129. presidentea dela, eta, hortaz, Generalitatea Konstituzioa baino zaharragoa dela. Espainiako Gobernuari eskatu dio ez erabiltzeko Konstituzioa "Kataluniako herria isilarazteko" .

Masi Katalunian "bizi diren guztien" presidentea dela gogorarazi zion atzo, larunbata, Saenz de Santamariak, eta Konstituzio espainiarrak "ahalmen hori eman" diolako dela presidente esan zion.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena