Politika
Kartzela politika
Erredakzioa
Sare presoen eskubideen aldeko plataformak 500.000 liburu banatuko ditu bost kontinenteetan, 'errealitate gordina' azaltzeko.
Sare plataformak antolatutako ekitaldia Bilbon. Argazkia: EiTB
Informazio gehiago (1)
Milaka lagunek euskal presoen sakabanaketa amaitzeko eskatu dute larunbat honetan Bilbon, "zigor gehigarria" izateaz gain, "bakea eraikitzeko ezinbestekoa" delako.
Sare presoen eskubideen aldeko plataformak sakabanaketaren ondorioak mundu osora zabaldu nahi dituela iragarri du gaurko ekitaldian. Horretarako, 500.000 liburu banatuko ditu bost kontinenteetan, eta bertan sakabanaketaren "errealitate gordina" azalduko da.
Sakabanaketa amaitzearen beharra aldarrikatu dute gaur Bilbon. "Gehiengo soziala presoen sakabanaketa amaitzearen alde dago, gizarte gisa aurrera egin ahal izateko", azpimarratu dute. Sakabanaketa nazioarteko zuzenbidearen aurkakoa dela nabarmendu ostean, giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde arituko diren pertsonez osatutako sarea osatzearen alde agertu dira antolatzaileak.
Ekitaldian sakabanaketaren aurka dauden pertsona ezagunek beren testigantza eman dute bideo bidez. Batzuk aipatzearren, Ibarretxe eta Garaikoetxea lehendakariak, Rosa Rodero ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainburuaren alarguna, Axun Lasa GALek hildako Joxe Antonio Lasaren arreba, Eugenio Etxebeste ETAko kide ohia, Javier Madrazo eta Joseba Azkarraga sailburu ohiak, Toti Martinez de Lezea idazlea eta Willy Toledo eta Carlos Olalla aktoreak.
Amaitzeko, urtarrilaren 10ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Sare plataformak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa