Politika
Ezohiko Kongresua
Erredakzioa
Euskadiko sozialistek igandean emango diote amaiera Ezohiko Kongresuari, eta bertan Idoia Mendiak eta Micaela Navarro PSOEko presidenteak hitz egingo dute.
Idoia Mendia, Patxi Lopez eta Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Informazio gehiago (2)
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia alderdia berrasmatzearen alde agertu da, "Euskadi hobea" lortu nahi duten progresista guztien erreferente bihurtu dadin.
Euskadiko Alderdi Sozialistari "bultzada" berri bat eman nahi dio, "indartsuagoa, batuagoa eta erabilgarriagoa" egiteko. "Herritarrekiko lotura berreskuratu behar dugu, berriz ere alderdi barruan amets egiteko gaitasuna sortzeko eta amets horiek lortzeko borrokatzeko", adierazi du. Ildo horretatik, berrasmatzeko eta euskal herritarren arazoez hitz egiteko deia egin du. "Euskadi hobean sinesten duten herritar progresisten erreferente bihurtu behar dugu", gaineratu du.
Aurretik idazkari nagusi karguan egon direnak gogoan izan ditu eta bere alderdiaz "harro" dagoela aldarrikatu du "herri honen lorpen handietan protagonista" izan delako. Halaber, garai zailenetan ere sozialistek eutsi eta aurrera egin dutela azpimarratu du.
PSE-EEko buruzagi berriak Patxi Lopez gogoan izan du, eta "askoren etsipenerako" bakea ekarri zuen lehendakari gisa gogoratuko dutela adierazi du.
Idazkari nagusi moduan berretsia izan ostean, erronka handia dela onartu du, baina gogoz dagoela. Kargu berrian, lana eta dedikazioa agindu ditu, eta alderdikide guztiei lana eta lankidetza eskatu die.
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi izendatu dute Euskadiko Alderdi Sozialista asteburuan Bilbon egiten ari den ezohiko kongresuan. Etika batzordeak hauteskunde primarioetako bozketen akta irakurri ondoren hartu du Idoia Mendiak Patxi Lopezen lekukoa.
Akta horren arabera, PSE-EEren hauteskunde primarioetan 3.745 militantek parte hartu zuten (% 70), eta horietatik 3.209k Idoia Mendiaren alde bozkatu zuten (% 85,69). Halaber, 523 boto zuri (% 13,97) eta 13 boto baliogabe izan ziren.
Zuzendaritza talde berria
Idoia Mendiak PSE-EE zuzendaritza berrirako proposamena egin du, eta igandean onartu beharko du ezohiko kongresuak. Mendiak Miguel Angel Moralesi eman nahi dio Antolakuntza idazkaritza, eta Politika Instituzionala, berriz, Begoña Gili.
Halaber, Mendiak bere zuzendaritza taldean izan nahi ditu: Rafaela Romero, Elena Perez, Alberto Alonso, Pilar Rios, Enrique Ramos, Javier Lasarte, Mikel Cabieces, Vicente Reyes, Natalia Rojo, Denis Itxaso, Blanca Roncal eta Jesus Losada.
Zuzendaritza berriak aurrekoak baino 7 kide gutxiago izango ditu, 15 kide guztira, eta horietatik 10 berriak dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa