Politika
Ezohiko Kongresua
Erredakzioa
PSOEren idazkari nagusiak espainiarren % 10arentzat gobernatzea eta gainerako %90ari iruzur egitea egotzi dio Rajoyri.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak "zuhurtzia" eskatu dio Artur Mas Generalitateko presidenteari, eta "ausardia", berriz, Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteari. Sanchezen iritziz, inmobilismoak eta separatismoak ez die inolako ekarpenik egin eta egingo Erresuma Batuari eta Espainiari. Bestalde, "ezetz" soilik esateak ez duela balio adierazi die kataluniarrei, eta elkarrekin "Konstituzio federala" bozkatzea proposatu die.
PSE-EE ezohiko kongresua egiten ari da asteburuan Bilbon, eta bertan parte hartu du Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak. Kongresu horretan Idoia Mendia buru izango duen zuzendaritza berria aukeratuko dute.
Sanchezen esanetan, Espainiak herrialde gisa aurrera egin duenean "beti elkarrekin egin izan dugu", eta, horregatik, Katalunian zabaldu den Estatu krisiaren aurrean Masi "zuhurtzia" eta Rajoyri "ausardia" eskatu die.
"Euskaditik eta Espainiako edozein tokitatik maite ditugula, beraiekin bizi nahi dugula, eta elkarrekin indartsuagoak garela esan nahi diegu kataluniarrei. Bilbotik, Madrildik, Sevillatik kataluniarrei esan nahi diegu ez duela balio 'ez, ez eta ez' esateak, kataluniarrek eta gainerako espainiarrok elkarrekin bozkatuko dugula eta Konstituzio Federala bozkatuko dugula. Izan ere, hemen Erresuma Batuan bezalaxe, inmobilismoak eta separatismoak ez die inolako ekarpen oparorik egin gizarteei", azaldu du.
Sanchez: 'Rajoyk espainiarren % 10arentzat gobernatzen du eta gainerakoei iruzur egiten die'
Pedro Sanchezen iritziz, Mariano Rajoy Espainiako Gobernu presidenteak espainiarren "% 10arentzat gobernatzen du" eta gainerako % 90ari iruzur egiten dio.
Bere ideia arrazoitzeko, zerga erreforma, bankuen erreskatea eta amnistia fiskala jarri ditu adibide gisara. Esaterako, zerga erreformaren ondorioz, familiek enpresa handiek baino 50 aldiz zerga gehiago ordaintzen dituztela eta espainiarren % 10ek zergadunen % 40k baino zerga "askoz gutxiago" ordaintzen dituztela salatu du.
Buruzagi sozialistaren iritziz, Iñigo Urkullu lehendakariak gizarte laguntzetan, beketan eta langabeziaren borrokaren kontrako programetan murrizketak egin nahi zituen, baina "PSE-EEk murrizketa horiek egitea eragotzi zuen".
"Inork ez du sozialistek baino lan gehiago egin Euskadiren alde"
Espainiako sozialisten buruaren iritziz, inork ez du sozialistek baino lan gehiago egin "herri honen alde".
"Esentzien zaindari izan nahi dutenei", eurak jaio aurretik sozialistak EAEko langileen eskubideen alde lanean ari zirela gogoratzeko eskatu die euskal sozialistei. "Espainiak Euskadiri bizkarra ematen diola esaten dutenei, hemen askatasuna andaluziarren odolarekin babestu dela eta lantegiak galiziarren eta extremadurarren izerdiarekin egin direla esan behar zaie", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa