12:56

Politika

Kartzela politika

Sarek Artolaren bideo bat zabaldu du, sakabanaketa politika salatuz

Erredakzioa

Ospitalean dago Artola eta handik helarazi du mezua, Sarek Bilbao Arenan deitu duen ekitaldian parte hartzeko deia eginez. Larunbatean istripua izan zuen, preso bat bisitatzetik bueltan zetorrela.

0:16
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Sarek, ETAko presoen eskubideen aldeko herritar sareak, bideo bat zabaldu du, gaur, Jone Artola Etxerateko bozeramailea izandakoren mezu batekin. Larunbataz geroztik ospitalean dago Artola,  istripu larria izan baitzuen  Albocassergo kartzelan senide preso bat bisitatzetik bueltan zetorrela, Tutera parean.

Ospitaleko ohetik, Artolak dei egin die herritar guztiei Sarek irailaren 20rako Bilbao Arenan antolatu duen ekitaldian parte hartzera, sakabanaketa politikaren aurka eta presoen eskubideen alde.

Artolaren hitzetan, sakabanaketa politikari aurre egiteko herritar guztiek elkarrekin lan egin behar dute. "Denok daukagu hitzordu oso garrantzitsua hurrengo larunbatean. Miribilla bete egin behar dugu. Heldu da momentua, denok batera sakabanaketarekin amaitzeko eta gure lagunak eta senideak etxera ekartzeko. Ezin dugu mendekuan oinarritutako legerik onartu", esan du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena