12:29

Politika

Volkswagen BEZ-a

Barcina: 'Nafarroaren kontrako enfrentamenduak gelditu egin behar du'

Erredakzioa

Nafarroako presidenteak aitortu du Foru Erkidegoaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremana ez dagoela unerik onenean.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Espainiako Gobernuak Nafarroaren kontra abiatutako enfrentamenduak gelditu egin behar du, orain", adierazi du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak asteazken honetan kazetarien aurrean egin duen agerraldian. Horren esanetan, Volkswageni BEZari zegokion dirua itzultzegatik Espainiako Zerga Administrazioko Agentziak aurkeztutako helegiteak "etorkizunean Foru Erkidegoko diru-kutxa kinka larrian jar dezake".

Yolanda Barcinak kazetarien aurrean aitortu du Foru Erkidegoaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremana ez dagoela unerik onenean. "Gure foru eskumenak bere horretan uzteko eta gure erregimen foralarekiko bidegabekeriekin amaitzeko eskatuko dugu", azpimarratu du.

Nafarroako presidentearen esanetan, "ez da onargarria Foru Erkidegoa auzitegietara eramatea, aurrez bi gobernuen arteko diferentziak konpontzeko legeak ezartzen dituen mekanismoak agortu gabe".

Nolanahi ere, Barcinak elkarrizketaren, ulermenaren eta negoziazioaren aldeko jarrera agertu du "Nafarroaren interesak babesteko".

Bestalde, Barcinak gogoratu du irailaren 30ean Hitzarmenaren koordinazio batzordea elkartuko dela Iruñean eta bertan "hitzetatik ekintzetara igaro eta helegitea atzera botatzeko oinarriak finkatu behar dira".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena