Politika
Bilera Madrilen
Erredakzioa
Exekutibo zentralak "foru gaitasunari eragingo dion helegite berririk" ez duela aurkeztuko ziurtatu du Nafarroako presidenteak. Barcina Cristobal Montororekin bildu da Madrilen.
Exekutibo zentralak "foru gaitasunari eragingo dion helegite berririk" ez duela aurkeztuko ziurtatu du gaur Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak. Hitzarmen ekonomikorako proposamena hilabete amaieran bukatuta egongo dela adierazi du Barcinak.
Nafarroako presidentea Cristobal Montoro Ogasun ministroarekin bildu da gaur, Madrilen. Hitzarmen ekonomikoaren inguruan Nafarroako Parlamentuak adostutako akordioak defendatu ditu Barcinak, eta baita Estatuaren helegiteak bertan behera geratzea eskatu ere.
Montororekin izandako bilera "konplexua eta tentsio handikoa" izan dela esan du Barcinak. Gainera, bileraren atarian, Gobernuak beste helegite bat aurkeztu duela jakin du Nafarroako buruzagiak. Volkswagen enpresari BEZarik eza laga zion Nafarroako Gobernuak 2007tik 2011ra arte. Exekutibo zentralak erabaki horren aurka errekurtsoa aurkeztu du Auzitegi Gorenaren aurrean.
Batzorde koordinatzailea
Nafarroako presidentearen hitzetan, foru legeen aurka helegite berririk ez aurkezteko konpromisoa hartu du Ogasun ministroak. Ondorioz, edozein zalantza hitzarmenaren batzorde koordinatzailean eztabaidatuko dute.
Irailaren 30ean, batzorde koordinatzailea biltzen denean, zerga eskumenak argitzea espero du Barcinak. Era berean, hitzarmen ekonomiko berriaren proposamena idatzita izatea espero du agintariak.
Hitzarmen berria argia izan behar dela adierazi du Nafarroako presidenteak, Gobernuari modu "argian" azaltzeko eta foru erkidegoak duen "zerga gaitasuna" bistan geratzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa