11:50

Politika

Kataluniako kontsulta

Garcia-Margallok ez du baztertu Kataluniako autonomia baliogabetzea

Erredakzioa

Ministroak ohartarazi duenez, Gobernuak "legea erabiliko du, baina bere osotasunean", eta baliteke autonomia indargabetzea, azaroaren 9ko galdeketa galarazteko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jose Manuel Garcia-Margallo Kanpo Arazoetarako ministroak ohartarazi duenez, Gobernuak "legea erabiliko du, bere osotasunean", Katalunian kontsulta egitea galarazteko, "edozein aukera baztertu gabe", autonomia baliogabetzeko aukera ere ez.

Garcia-Margallok Europa Press albiste agentziak antolatutako gosari informatiboetan egin du abisua. Horren esanetan, kontsulten legeari eta azaroaren 9ko galdeketari aurre egiteko, Gobernuak "eskura dituen baliabide guztiak erabili besterik ezin du egingo".

"Legea bakarrik erabil liteke, baina bere osotasunean, legearen kontrako kontsulta eta Espainian, Katalunian eta Europar Batasunean kalte handiak eragingo lituzkeen kontsulta galarazteko", esan du. Autonomia indargabetzera helduko ote diren galdetuta, zera erantzun du: "Edozein aukera baztertu gabe".

Gainera, nabarmendu duenez, berak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak legeak beteko eta betearaziko zituztela promestu zuten. Azaroaren 10ean gertatuko denaren aurrean galdetuta esan duenez, "politikan eta bizitzan ez dago atzerabueltarik ez duen egoerarik".

"Konsituzioaren eta legeen barruan edozer gauza posible da, baina Konstituziotik eta legeetatik at ezin liteke ezer egin", azpimarratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena