09:15

Politika

Konfiantza mozioa

Vallsek Parlamentuaren eta bere alderdiaren konfiantza behar du

Erredakzioa

Lehen ministroak hartu duen bide liberalaren kontra dauden diputatu sozialistak, 30 inguru, abstenitu egingo dira, baina mozioa aurrera ateratzea lortuko du Vallsek.

  • Manuel Valls Frantziako lehen ministroa.

    Manuel Valls Frantziako lehen ministroa. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Manuel Valls Frantziako lehen ministroak konfiantza mozioa gainditu beharko du gaur Parlamentuan, bere alderdi barruan, erreformengatik eta murrizketengatik, desadostasunak areagotu diren unean.

Valls apirilean jarri zuten gobernuburu, eta aurreko hilean hiru ministro Gobernutik ateratzea erabaki zuen, publikoki bere kontra agertu zirelako murrizketak egiteagatik.

Joera liberal horren kontra agertu diren diputatuak abstenitu egingo dira konfiantza mozioaren bozketan, baina 30 inguru izango direnez, Vallsek ez du arazorik izango mozioa gainditzeko.

Asanblea Nazionaleko saioa 15:00etan hasiko da, Vallsen hitzaldiarekin, eta bertan François Hollande presidente sozialistak hitzemandakoa berretsi beharko du.

Hala, enpresei kotizazioetan 40.000 milioi euro aurrezteko plana defendatuko du, eskulanaren prezioa murrizteko egitasmo baten baitan. Izan ere, eskulanaren kostua da Frantziako ekonomiaren arazo nagusia Alemaniaren aldean, Frantziako Gobernuaren arabera.

Kotizazio murrizketa horrekin batera, datozen hiru urteetan 50.000 milioi euroko murrizketa egingo dute gastu publikoan, eta datorren urteko aurrekontua aurkezten dutenean ikusiko da non murrizten dituzten lehenengo 21.000 milioi euroak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena