Politika
Kontsulta
Erredakzioa
"Itun konstituzionala galdu da", adierazi du Kataluniako presidenteak, eta Espainiako Exekutiboa "autogobernua suntsitzeko operazio sistematikoa" egiten ari dela salatu du.
Albisteak (3)
2014ko bukaerak "Kataluniako historian mugarria ezarriko du", adierazi du gaur Artur Mas Kataluniako presidenteak. Masen ahotan, Generalitateak eta Parlamentuaren gehiengoak kontsulta deitzeko "borondatea eta ausardia" dute.
"Politika Orokorreko Eztabaida aurten une erabakigarrian heldu da gure herriarentzat, orainari eta etorkizunari begira. 2014ko amaierak Kataluniako historian mugarria ezarriko du. Onerako izatea espero dut", esan du Kataluniako presidenteak.
Masek hitza hartu du Kataluniaren Politika Orokorreko Eztabaidan. Diada egunean, Bartzelonan egindako manifestazio jendetsuak eta azaroaren 9ko kontsultak eztabaida markatu dutela esan du bertan.
"Itun konstituzionala galdu da"
"Trantsizioaren arima eta itun konstituzionala galdu dira", Masen hitzetan, eta Espainiako Exekutiboa "autogobernua suntsitzeko eta desegiteko operazio sistematikoa" egiten ari dela erantsi du.
Erkidegoak "profil politikorik gabeko zerbitzu emaileak" bihurtu nahi dituztela azaldu du Masek, "gero eta erabakitzeko gaitasun txikiagoarekin". "Erabakitzeko gaitasunik gabe, ez dago herri propioa eraikitzeko aukerarik", gaineratu du.
Estatua, "oraingoan disimulatu gabe, berriro zentralizatzeko operazio handia" egiten ari da Gobernua, salatu duenez.
Hauteskundeak aurreratzeko aukera
Gainera, azaroaren 9ko kontsulta "erabateko berme demokratikoekin" egiterik ez badago, hauteskundeak aurreratzeko aukerari ateak zabaldu dizkio Kataluniako presidenteak.
Azaroaren 9an legezkotasunaren barruan bozkatu ahal izatea espero du Generalitateko buruzagiak, emaitza "argi eta garbi eta demokratikoki mundu guztiak onartzeko".
Legealdia, "ahal baldin bada", 2016an amaitu nahi duela errepikatu du Masek, baina ez dago bere eskuetan "bakarrik", horren esanetan. Helburua betetzeko, "azaroaren 9an berme demokratiko guztiekin bozkatu beharra dago", esan du.
"Ikara ematea"
Masen hitzetan, Estatuak "ez du ekimen politiko bakar bat ere" martxan jarri, "guztiari 'ezetz' esan dio soilik". "Beldurra ematen" saiatu da, eta "legeak, konponbide bezala erabili beharrean, harresi gisa erabili ditu", erantsi du.
Kataluniaren eta Espainiaren arteko "trenen talkarik" ez dagoela ohartarazi du Generalitateko presidenteak, "trenen arteko urruntzea" baizik, biak trenbide ezberdinetatik doazelako jadanik.
Trenen talka gertatzeko biak norabide berean eta trenbide beretik joan beharko lirateke: "Baina Katalunia eta Estatua dagoeneko trenbide desberdinetatik doaz eta noranzko ezberdinetan. Funtsean, ez dago trenen talkarik, trenen urruntzea dago".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa