Politika
Donostia
Erredakzioa
Gipuzkoako PPren presidenteak onartu du gai honek "barne polemika" eta "eztabaida" piztu duela PPn, "logikoa denez".
Albisteak (2)
Boja Semper Gipuzkoako PPren presidenteak ziurtatu duenez, “dirudienez” Gobernu zentralak Abortuaren Legearen erreforma "ez bultzatzearen alde" egin du, eta pozik azaldu da "Gobernu on bat esanak zuzentzen dakiena" delako.
Semperrek Belaunaldi Berrien bilera bateko itxierako hitzaldia egin du, eta bertan esan duenez, Lege horren erreforma "gai korapilatsua" da, eta ziur dago denak ez datozela bat. Baina hori "osasungarria" dela uste du, "eztabaida" eragiten duelako.
Semperrek onartu du gai honek PPren barruan "polemika eta eztabaida piztu" duela, "logikoa denez". Bere alderdia ez da "sekta bat", gaineratu du, eta gai "konplikatua" izanda, faktore "indibidualak, kulturalak eta erlijiosoak nahasten" dira.
Espainiako Gobernuaren proiektuak "eztabaida publikoa eta nazio mailakoa ere" sortu zuela gogoratu du politikarik, eta "gaur, antza denez, Gobernu zentralak Abortuaren Legearen erreforma ez bultzatzea erabaki du, alderdi barruan zein gizartean ez onarpen handirik ez ilusiorik sortu ez duela ikusita", argitu du.
Testuinguru horretan, "XXI. mendeko gobernu zentzudunak, herritarren eskaerak aintzat hartzen dituztenak, erabakiak zuzentzen dakitenak dira”, esan du. “Alegia, herritarren nahiak zein diren dakitenak, eta pentsatzen dutena gorabehera, bere pentsamenduari uko egin barik, gizarteak eskatzen duen horretara moldatzen direnak".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa