Politika
Societat Civil Catalana
Erredakzioa
'Senyera' aldarrikatu dute 7.000 lagunek Tarragonan. PPCko presidenteak manifestazioan parte hartu baino lehen egin ditu adierazpenak. Diada berriro "kataluniar guztiena" izatea eskatu du Chaconek.
Alicia Sanchez-Camacho PPCko buruzagia Tarragonan. Argazkia: EFE
Alicia Sanchez-Camacho PPCko buruzagiak gaur ziurtatu duenez, "orain arte isilean egon den Katalunia ahotsa goratzen hasi da" mugimendu independentistaren aurrean. Sanchez-Camachoren hitzetan, independentistek "indarra galdu" dute azken Diadan.
Societat Civil Catalana (SCC) plataformak manifestazioa antolatu du Tarragonan, "Recuperem el seny, recuperem la senyera" (Zuhurtasuna berreskuratu behar dugu, 'senyera' berreskuratu behar dugu) lelopean. PPCko presidenteak protestan parte hartu baino lehen egin ditu adierazpenak.
"Behin betiko, isilean izan den Katalunia bere boza goratzen hasi da gaur, ahots anitza. Manifestazio independentistetan hainbeste denbora ez emateko eskatzen diot Masi, 7,5 milioi kataluniarren borondatea eta sentimenduak entzun beharko lituzke, eta ez bakarrik independentistenak. Gainera, gaur ikusi bezala independentistek indarra galdu dute azken urteetako manifestazioen ostean", adierazi du.
Bestalde, Diada "kataluniar guztien" ospakizuna berriro izatea eskatu du Carme Chacon ministro sozialista ohiak. Chaconen esanetan, Artur Mas Generalitateko presidenteak "haustura agertu" nahi izan du, baina ez bakarrik Espainiarekin, baita Kataluniako gizartearekin ere.
7.000 pertsona
'Senyera' aldarrikatu dute 7.000 lagunek Tarragonan, Udalaren arabera. Bandera Kataluniaren eta Espainiaren arteko "adiskidetzearen" ikurra dela defendatu dute. Kontsultak zatiketarekin eta liskarrarekin "senidetasuna" hautsi nahi duela salatu dute.
Manifestazioa ordubeteko atzerapenarekin hasi da. Joaquim Coll SCCko presidenteordeak azaldu duenez, Diadan independentziaren aldekoen aldarrikapena soilik entzutea eragotzi nahi zuen ekimenak.
Manifestazioa Tarragonan. Argazkia: EFE
Protesta 18:40 aldera abiatu da Rambla Vellatik. 50 metroko 'senyera' eraman dute manifestariek hiriko Zirku erromatarreko biribilgunera arte. Bertan elkarretaratzea egin dute.
PPCketa Ciutadansek manifestazioari babesa eman diote. PSCk, ostera, bere militanteei askatasuna eman die protestan parte hartzeko.
Besteak beste, Sanchez-Camachok, Chaconek, Albert Rivera Ciutadanseko presidenteak eta Ramon de Veciana UPyDko buruzagiak protestan parte hartu dute.
Erasoa
Bestalde, gazte talde batek PPko militante bati eraso egin dio Tarragonan, PPCko iturriek azaldu dutenez. Biktimak elkarretaratzean parte hartu behar zuen.
21 urteko neskari Rambla Vellan eraso egin diote. Gazte talde batek agiraka egin dio eta ondoren lurrera bota du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa