Politika
Diada
Erredakzioa
Artur Masek, Nuria de Gispertek eta Xavier Triasek lore-eskaintza egin dute Fossar de les Moreres plazan. PSC, PPC eta Ciutadans ez dira ekitaldian izan.
Albisteak (4)
Artur Mas Kataluniako presidenteak, Nuria de Gispert Parlamentuko presidenteak eta Xavier Trias Bartzelonako alkateak lore-eskaintza egin dute Fossar de les Moreresen, independentismoaren gotorlekuan. Toki sinbolikoak 1714ko setioan hiria defendatu zutenak omentzen ditu. PSCk, PPCk eta Ciutadansek ez dute ekitaldian parte hartu.
Azaroaren 9an kontsulta egitearen aldeko apustua berretsi du Masek, eta Generalitateak ohiko ospakizuna aldatzea erabaki du. Bartzelonako Ciutadellan egiten zen ekitaldi irekia Bartzelona hiriko Ciutat Vella barrutiko plaza horretako ospakizunarekin ordezkatu dute agintariek. Ekitaldi itxia izan da eta erakundeen gonbidapena jaso dutenek bakarrik parte hartu dute. Ondoren, beste ekitaldi bat egin dute La Llotja de Marren.
Fossar de les Moreres plaza Santa Maria del Mar basilikaren alboan dago. Duela 300 urte Ondorengotza Gerran Borboiko etxearen tropen aurka borrokatu zirenen oroimenez su-ontzi handi bat dago bertan.
Serafi Pitarra
Ekitaldi independentisten lekua izan da gaurdaino Diadan, eta Serafi Pitarrak idatzitako testu bat irakur daiteke bertan: "Al Fossar de les Moreres no s'hi enterra cap traïdor, fins perdent nostres banderes serà l'urna de l'honor" (Fossar de les Moreresen ez da traidorerik lurperatu, gure banderak galduta ere ohorearen kutxa izango da).
Agintariak jantzi dotoreekin hartu dituzte mossoek. "Independentzia" aldarrikatzen zuten oihuak entzun dituzte bertan buruzagiek. Kataluniako Gobernuko kontseilariek eta CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdietako ordezkariek hartu dute parte lore-eskaintzan.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa